Weylerren itzala

Weylerren itzala.

Editorial:
PAMIELA
Materia
Ficcion moderna y contemporanea
ISBN:
978-84-7681-747-6
Páginas:
112
Colección:
KONDAGINTZA
-5%
16,00 €
15,20 €
IVA incluido
Sin existencias

Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú, besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen -1896-1898-; tarte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat. Egun ere, Weyler aipatueta, honakoa galde egiten dute: -Weyler eta Nicolau, ez dea?- independentzia gerlak zinez present baitituzte kubatarrek.

Beste balentria batzuez landa, Weylerrek inmortal bilakatuko zuen egitatea burutu zuen: bera da historian lehena Bilketa Barrutiak antolatzen.
Roig de Listering historiagileak honakoa utzi zuen izkiriaturik: -Saguako auzapeza joan zitzaion Weylerri laguntza galde egitera, herrian gosez hiltzen ari zirela "birbilduak". -Gosez hiltzen ari direla diok? -ihardetsi bide zion Weylerrek- horretarako bildu ditiat, gosez hiltzeko!-

Egungo historiagileek uste dute 400.000 bat kubatar hil zela Weylerren birbilketa hartan, halere, bada uste duenik 600.000 izan zitezkeela. Hain politika bortitza non, Máximo Gómezen erranetan, Weyler bera izan baitzen Kubako independentziaren alde gehien egin zuena; bada, botere koloniala zer den klar erakutsi baitzien kubatarrei eta beren deliberoan sustatu zituen.

Halaber, zenbat soldadu espainol ez zen nehoiz bihurtu? Eta, bihurtuagatik ere, zenbat bere osoan eta osagarrian? Historiagile Cecilia Arozarenak Matanzas probintziako artxiboetan, soldadu hilen artean 1.741 euskaldun deitura bildu ditu -gehienak goragale beltzak eta malariak akabatuakbada, soilki probintzia batean!

Bihoa liburutto hau tiranoa eta haren biktimak oroitzearen aldera.

Otros libros del autor

  • Historias de jururu
    -5%
    Titulo del libro
    Historias de jururu
    Urrutia Capeau, Jose Enrike
    9788476819401
    PAMIELA
    En stock (Entrega en 24-48h)

    12,00 €11,40 €

  • Pelegrinak
    -5%
    Titulo del libro
    Pelegrinak
    Urrutia Capeau, Jose Enrike
    9788491720294
    PAMIELA
    Sin existencias

    13,00 €12,35 €

  • Jururu
    -5%
    Titulo del libro
    Jururu
    Urrutia Capeau, Jose Enrike
    9788476818848
    PAMIELA
    Sin existencias

    12,00 €11,40 €